- Orioko Udalak argitaratu berri ditu 2020ko Euskaraz Gazte literatur lehiaketan saritutako lanak. Karkara aldizkarian, urtarrileko alearekin batera irakurri daitezke. Izan ere, gehigarri berezi batean jarri dituzte guztiak. Hala, Aiako eta Orioko etxe guztietara iritsiko dira. Orioko Udalaren webgunean ere eskuratu daiteke dokumentua.