- Getariako Iturzaeta herri eskolak jolastoki berriarekin hasiko du urtea hainbat hilabeteko lanen ondoren,. Inaugurazioa ere ospatu dute eta bertan izan dira Nagore Etxabe, Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaria, Haritz Alberdi Getariako alkatea eta Amaia Urzelai Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuordea, besteak beste.

Etxabek bertan azaldu zuenez, "oso pozik" daude lortutako emai-tzarekin. "Orain dela bost hilabete arte gure jolastokia oso egoera kaskarrean zegoen. Urteetan zaharkitzen joan da eremua eta gainera, leku hau oso hotza eta hezea da eta horrek, hainbat arazo sor-tzen zituen. Itokinak, kasu" adierazi zuen.

Egoera horren aurrean, haurren garapen integrala bermatzen duen espazio bat eraiki dute orain. Hala, hiru eremuz osatu dute patio berria: esparru itxi bat, bigarren bat jolas sinbolikoekin itsasoa eta mendia uztartzen dituena eta azkenak, haurren mugimendua eta beste hainbat zentzumen lantzeko balio du.

Kimubat enpresak egin du obra eta emaitza, elkarlanaren fruitua izan da. Izan ere, batzorde bat sortu zuten ametsetako eremua zein izango zen definitzeko.

Finantziazioari dagokionez, 214.000 euroko kostua izan dute lanek. Getariako Udalak bere baitan %40a hartu du eta beste %60a Eusko Jaurlaritzak ordaindu du. Horregatik, "benetan eskertuta gaude pandemia egoera honetan lehentasunera ekarri dutelako gure beharra", gaineratu zuen Etxabek.

Zentzu honetan, Eusko Jaurlari-tzaren izenean, Urzelaik getarriarrek proiektu honetan izan duten inplikazioa azpimarratu nahi izan zuen eta Alberdik, berriz, hezkun-tzak sozietatean duen garrantzia.