- Zarauzko Gurutze Gorriak jostailu bilketa egingo du, premian dauden familiei laguntzeko. Igande honetatik aurrera jasoko dituzte jostailuak eta hilaren 26ra arte egongo dira, elkarteak Itsas Pasealekuan duen lokalean, Charly kafetegiaren alboan. Bertatik adierazi dutenez, jostailu berriak bakarrik jasoko dituzte eta ahal bada, hezkuntzarako balio dutenak. Ordutegiari dagokionez, 11.00etatik 13.00etara izango dira.