z dakit zenbat urte behar diren zerbait tradizio bihurtzeko herri honetan, baina egutegiarena bidean da". Hauxek izan ziren Xabier Txurruka alkatearen lehen hitzak datorren urteko egutegiaren aurkezpenean. Eta halaxe da. Jada hiru urte dira Zarauzko Argazkizale Elkartearekin elkarlanean ekimen hau egiten dutena eta herritarrak "udal bulego guztietan galdezka ari zaizkigu ea datorren urteko alea noiz aterako dugun", zehaztu zuen alkateak ostiralean, pleno aretoan ospatu zen ekitaldian.

Galdera horrek badu erantzuna. Bihar bertan jarriko dituzte eskuragarri, turismo bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizeko 9.30etik 13.30era eta arratsaldez, 15.30etik 19.30era banatuko dituzte. Larunbaterako aleren bat geldituko balitz, berriz, 10.00etatik 14.00etara mahai bat jarriko lukete turismo bulegoaren kanpoaldean.

Dena den, aurreko urteetako arrakasta ikusita, lehen egunean denak bukatzea aurreikusten dute. 3.500 ale kaleratu dituzte paretean jar-tzeko, eta mahai gainean jartzeko, berriz, 1.000 atera dituzte.

Leire Arana zinegotzia arduratu zen xehetasun guztiak emateaz. Bere esanetan, ekarteko sozio diren 21 artista izan dira lan honetan parte hartzen eta, horietatik 14 aukeratu behar izan dituzte. "Urtero argazkien maila igo egiten da eta hamalu bakarrik aukeratu behar izateak, buruko min asko ekartzen dizkigu", zehaztu zuen Aranak.

Hala, Patricia Schaan, Alberto Zarobe, Jose Mari Azkargorta, Luis Epelde, Celia Gorostizagoiza, Lorentxo Portularrume, Gabriel Aymat, Rodolfo Glass, Arbil Iciar, Ramon Garcia, Javier Carballo, Unai Aizpurua, Edurne Kaperotxipi eta Iñigo Ricoren argazkiek jantziko dute 2021eko egutegi berria.

Kultura batzordeak egin du aukeraketa guztia eta aurten alkateak ez du parte hartu nahi izan "jende gazte asko baitago atzean, argazkilari-tza munduren inguruan abilezia duena". Horregatik, "sorpresaz" hartu zuen emaitza Txurrukak, baina ikusitakoa asko gustatu zitzaion.

Zarauzko txoko ezberdinetako irudiak ikusi daitezke bertan. Horien artean gehien errepikatzen direnak itsasoaren ingurukoak dira. Malekoia, esaterako, birritan adierazten da. Mollarri ere irudikatzen da batean eta baita aurten eraberritutako portua ere. Vista Alegre auzoan dagoen Torreoia izan da beste paisaia errepikatuenetako bat.

Datozen urteetan ere formatu antzekoarekin jarraitzeko asmoa du Udalak, hala aurreratu zuen alkateak: "Zarauztarrak herriko argazkiak etxean izatea oso gustuko dute eta gehiago urte berezi honetan. Jende askok eskertu digu konfinamendu garaian herriko irudiak aurrean izatea", borobildu zuen Txurrukak.