- Zarauzko Udaleko Hezkuntza Departamentuak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Salbatore Mitxelena lehiaketa antolatzen du urtero. Aurreko edizioetan atzoko egunez ospatuko zen sariketa Modelo aretoan, baina pandemiak sortutako egoera dela eta, eskola bakoitzak bere modura banatu zituen sariak atzokoan.

Aurten 489 lan jaso dituzte guztira, eta irabazleak ondorengoak izan dira: Aimar Olazabal, Ekaitz Txurruka, Maite Beistegui, Andoni Aranberri, Irune Nogales, Alain Liceaga, Kira Leizaola, Uxue Garces, Adei Urbitarte, Maddi Landa; Izar Quiroga; Maialen Beistegi, Aina Peinado, Ibai Beorlegi, Maialen Silvan, Julen Legorburu, Maialen Larrañaga, Ker Azkue, Nerea Lasa, Maria Fernandaren Itzala, Jakes Azkue, Lorea Jauregi, Nerea Lasa, Aner Euzkitze, Elliot Jonah, Iris Echeverria, Olatz Aizpurua, Nadet Aramendi eta Haizea Yañez.

Sariak dirutan eta liburutan bana-tu ziren eta txikienek oroigarriak ere izan zituzten. Epaimahaia, berriz, herriko eskola guztietako ordezkariek, hainbat idazlek eta Arantxa Aldalur hezkuntza departamenduko arduradunak osatu zuten.