-Datorren igandean, hilak 22, izango da Xexili eguna. Pandemia tarteko, ordea, eskualdean musikaren eta musikazaleen egunaren harira antolatuta zeuden ospakizunak bertan behera geratu dira. Orioko Danbolin Eskolatik jakinarazi dutenez, esaterako, egoerara moldatutako ekitaldi bat zuten prestatua, baina azken neurriak direla eta, bertan behera utzi behar izan dute guztia.