- Pandemiak eragindako egoera dela eta, Xeye atletismo taldeak jakinarazi du abenduaren 31n egitekoa zen XX. San Silbestre lasterketa bertan behera geratu dela. Era berean, azken urteotan proba nagusiaren aurretik Txolartekoekien batera egin izan den herri lasterketa ez da ospatuko. Antolatzaileen esanetan, COVID-19ari aurre egiteko bete beharreko neurriak kontuan hartuta “ezinezkoa” da lasterketa egitea.