- Igande eta astelehenean, Berreskuratutako Liburu eta Disko Azoka ospatuko dute Zaruzko Zigordia kalean. Bi egunez, 10.30etik 14.30era eta 16.00etatik 19.30era, bigarren aukerako liburuak, CDak, DVDak eta biniloak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Azoka, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen du eta irabazitako dirua, behar gehien duten familiei emango zaie. Zarauzko Udalak ere bat egiten du ekimen honekin.