- Orioko Udalak hilabete batez luzatu du ekainaren hasieran martxan jarritako erosketa-bonuen kanpaina. Hala, bonuak erosita dauzkatenek eta orain erosten dituztenek uztailaren 31 arte erabili ahal izango dituzte. Kultur Etxean daude salgai eta herritarrek, 40 euroren truke 60 euroko erosketa egin ahal izango dute.