- Hondartzako lehen egunetako funtzionamendua ikusita, Zumaiako Udalak erabaki du bi langile kontratatzea Itzurungo sarrerak, irteerak eta aforoa kontrolatzeko. Azaldu dutenez, ostiral, larunbat eta igandeetan zein mareak direla eta aforo arazoak diren egunetan arituko dira langile berri hauek lanean. Beraien eginbeharra izango da jendeari sarreren eta irteeren inguruko irizpideak ematea, eta aforoa bete delako hondartza ixten denean, hondartzatik irteten diren herritarrak zenbatzea, kanpoan sartzeko zain daudenei baimena emateko.

Horrez gain, sarrera eta irteerak seinalizatzeko bide berriak jarriko dituzte. Zentzu honetan gogorazi nahi dute Itzurunera iritsi ahala sarrera eskuineko arrapalatik egin behar dela, erdiko eskilarak soilik kantinara jaisteko direla eta ezkerreko eskilarak berriz hondartzatik ireteteko.