- Obrak direla eta, herriko sarrera itxita egongo da, aste honetan, ostiralera arte. Beraz, bitarte horretan Orioko herrira sartu edo irteteko Txanka hondartzako bidea erabili beharko da. Errepidea asfaltatzeko lanak egiteko itxi da bidea. Ondorengo kale hauetan jardungo dira: Txistulari kalea, Kaia kalea eta Xixario erretegirainoko zatia. Arrazoi horregatik, era berean, Bordatxo taberna atzeko hondakin-gunea tokiz aldatuko da eta Arostegi tailerraren ondoko aparkalekuan jarriko da.