- Ekogunearen Furgobaratzaren hileroko bisita izango da gaur Zumaian.

Oraingo honetan gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholkuak emango dituzte. Gainera, aurreratu dutenez, parte-hartzaileei tomate landareak emango dizkiete. 18.00etatik 19.30era arte iraungo du saioak eta parte hartu nahi dutenek Keretxudi Baratze Parkean ezarritako babes eta higiene neurriak bete beharko dituzte: norberak xaboia, desinfektatzeko produktuak, eskuak lehortzekoa eta behar izanez gero, bestelako babes neurriak eramango ditu. Era berean, erabilitako heldulekuak desinfektatu beharko dira.