- Martxan da TAO zerbi-tzua Zarautzen. Zentzu horretan Udaletik gogorazi nahi dute erabilgarri dagoela Arinpark mugikorreko aplikazioa. Zerbitzu honek TAOk araututako guneetan aparkatzea erraztuko die erabiltzaileei, parkimetroak txanponekin edo kreditu-txartelarekin manipulatzeko beharrik izan gabe. Hala ere, TAOko agenteek etengabe desinfektatuko dituzte ordainketa-makinak.