- Eudelek 700 maskara eman dizkio Getariako Udalari eta beste 400 Gipuzkoako Foru Aldunditik jaso dituzte. Hauek guztiak, 70 urtetik gorako pertsonen artean banatzea erabaki dute Udaletik. Adin tarte horretan dauden herritarrak hurrengo egunetan jasoko dituzte. Gutunazal baten bitartez iritsiko zaizkie eta etxe bakoitzeko bina izango dira. Guztira, 400 herritar baino gehiagok jasoko dituzte eta soberan direnak, gorde egingo dira etorkizunerako.