- COVID-19ren krisiak herritarrengan sortu dezakeen egoera ekonomikoaz ohartuta, Zumaiako Udalak udal zergen ordainketa etetea erabaki du. Hala, egoera honek irauten duen bitartean ez dira zergak ordaindu beharko.

Krisi hau pasa ondorengo egunetan, gainera, zergak zatika ordain-tzeko aukera ezarriko du Udalak. Alde honetatik, Zumaiako Udal Gobernuak aurreratu duenez, ordainketa egutegi berria zehazten denean herritarrei jakinaraziko zaie.

Ibilgailuen Gaineko Zerga, ordea, ordaindu egin beharko da, alarma egoera dekretatu aurretik bideratua baitzegoen ordainketa. Hala, horren ordainketaren erreziboa jasoko dute Zumaiako herritarrek. Beste guztiak, alarma egoeraren arabera zehaztuko dituzte.

Zainketa eta oinarrizko beharrak asetzeko, bakarrik bizi diren pertsonek edota hitz egiteko beharra dutenek Gizarte Zerbitzuen telefono bidezko arretara jo dezakete. Zentzu honetan, bakardade sentsazioa ekidin eta edozein arazoren aurrean profesionalengana jo nahi dutenek, 943 862200 eta 608 75 59 82 telefono zenbakietara deitu beharko dute. Mezu bat ere idatzi daiteke ondorengo helbide honetara: brankaharrera@zumaia.eus.

Erosketa zerbitzuak ere martxan jarraitzen duela gogorazi dute Udaletik. Herriko adineko pertsonek edota bestelako arrazoiengatik etxetik atera behar ez dutenen erosketak egingo dituzte boluntarioek. Horretarako, 688 75 77 74 telefono zenbakira deitu daiteke.