- Zumarragako Nagusien Kontseiluak bakardadeari buruzko foroa antolatu du. Hiru saio egingo dituzte. Hilaren 11n eta 25ean eta ekainaren 1ean izango dira. Hiru saioak Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian izango dira, 17.30ean.

Lehenengo saioan bakardadea zer den ikasiko dute. Horretarako, Javier Yanguasek hitzaldi bat emango du. Bigarren saioan, parte hartzaileek martxan dauden proiektu batzuk ikusiko dituzte. Hirugarren saioan parte hartzaileek Zumarragan martxan dauden proiektuak aztertuko dituzte. Proiektu horiek hobetzen eta egitasmo berriak sortzen saiatuko dira.