- Carlos Mediavilla urretxuarrak Kirolgi fundazioaren kirol argazki lehiaketa irabazi du, Donostiako izotz jauregian izotz gaineko dantza egiten ari zen neska bati ateratako argazkiarekin. Mediavilla errugbi partida baten argazkia ateratzera joan zen Donostiara, izotz jauregian lehiaketa bat zegoela ikusi zuen, sartu eta saria eman dion argazkia atera zuen.