- Argixao auzoko zaharberritze lanak bide onetik doaz. Obra otsailean amaitzea espero da. Hasteko, hainbat langabetu kontratatu zituzten auzoko lorategiak berritzeko. Langileek Argixao auzoa ixten zuten zuhaixkak kendu zituzten, argi gehiago sar zedin.

Egun, saneamendu sarea berri-tzen eta irisgarritasuna hobetzen ari dira. Izan ere, atari batzuetara sar-tzeko eskailerak igo behar ziren.

Argixao auzoko obraren aurrekontua 203.500 eurokoa da. Saneamendu sarea berritzen dutenean, auzoko igarobideak zabalduko dituzte. Bukatzeko, hiri altzariak eta haur parke berria jarriko dituzte.