- Euskararen eguna era ezin hobean ospatu dute aurten Urretxuko udaletxean: Udalak Bikain kalitate ziurtagiria jaso du, zilarrezkoa. Urretxuko Udalak lehen aldiz parte hartu du prozesuan. Bikain ziurtagiria ofiziala eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu. Udalak "proiektu garrantzitsua" dela dio, kontzientziazio eta hausnarketari dagokionez. "Etxe barruko elkarlana indartu du eta euskararen zeharkakotasuna agerian utzi du. Oso lan neketsua baina polita izan da".