- Liburutegiaren urriko gaia Aspace elkartearen 50. urteurrena da. Aspacekoek egindako lanak erakusteaz gain, hitzaldi bat antolatu dute datorren astearterako. 19.00etan hasiko da. Aspacek Urretxun duen eguneko zentroko kideek egunero egiten duten lanaz hitz egingo dute. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, ekitaldi honetara joateko asmoa dutenek 943 038 091 telefono zenbakira deitu behar dute.