- Bi-Tartean merkatari elkartea Naiara Elgarresta urretxuarrak diseinatutako nezeserrak oparitzen ari da bere bezeroen artean. Urriaren 15etik 30era bitartean Bi-Tartean elkarteko dendetan egindako erosketen tiketak aurkeztu behar dira. Zumarraga-Urretxu Visa dutenek 40 euroko erosketa egin behar dute eta Urretxu-Zumarraga Visa ez dutenek 80 eurokoa. Tiketak Bi-Tartean elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira.