Urretxu | Bi-Tarteaneko merkatariek dendak apaindu dituzte

Herritarrei eskerrak eman dizkiete azken hilabeteetan emandako babesagatik

28.09.2021 | 00:10
Prentsaurrekoan parte hartu zuten merkatari eta udal ordezkariak.

urretxu – Bi-Tartean merkatari elkarteko kideek prentsaurrekoa egin zuten ostiralean ikasturte berriari ongi etorria emateko.

Azken bi urteak gogorrak izan direla, baina asko ikasi dutela eta herritarren babesari esker zutik jarraitu dutela esan zuten. "Elkargune soziala izan gara askotan. Iritzi eta ikuspuntu desberdinak entzun eta elkarbanatu ditugu. Polita izan da, esan zuen Eli Aldamak elkarteko merkatarien izenean.

Oporretatik lanerako gogoz itzuli direla gehitu zuen. "Zuen beharrak entzuten jarraitzeko prest gaude, elkarrekin hazteko, hemen egoten jarrai-tzeko. Zuri, behar izan zaitugunean hor egoteagatik, eskerrik asko. Eta ikasturte honetan? Gure ondoan jarraituko duzu?". Herriei bizia ematen jarraituko dute: dendetan argazkiko loreak jarri dituzte.

Elkarteko kideek udal ordezkarien babesa izan zuten. Jon Luqui Urretxuko alkateak merkatariak elkarrekin ikustea oso pozgarria dela esan zuen. "Jendea elkarrekin ikusteko beharra dugu, elkarrekin gauzak egiten. Eta bereziki pozgarria da zuek elkarrekin ikustea, asko sufritu baituzue pandemian eta lan handia egin baituzue. Eskerrik asko egin duzuen lanagatik. Aurrerantzean ere ahal dugun guztia lagunduko zaituztegu".

Rosa Maiza Zumarragako zinego-tziak ere eskerrak eman zizkien. "Udalentzat garrantzitsua da elkarte bat egotea. Zuekin lan egiten jarraituko dugu. Egoera zaila bizi izan duzue eta indarrarekin itzuli zarete. Herritarrei ere eskerrak eman nahi dizkiet herrian erosteagatik. Herriak bizirik mantentzea denon ardura da".

noticias de noticiasdegipuzkoa