- Gaur, 18.00etan, Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen aldeko kontzentrazioa egingo dute anbulatorioan bertan. Egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatuko dute. Lehen hala irekitzen zen, koronabirusa heldu zen arte. Osakidetzak itxi egin zuen koronabirusari aurre egiteko eta iazko urriaren 3an ireki zuen berriro, baina ez aurreko baldintzetan.