- Aste honetako Zumarragako azoka ostiralean (gaur) egingo dute larunbatean (bihar) egin beharrean. Larunbatean San Inazio eguna da: jai eguna, beraz.

Azoka ostiralez egingo da, baina ohiko moduan: ?Euskadi plazan elikagai saltzaileen postuak egongo dira eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan arropa saltzaileen postuak.

Ordutegia ere ohikoa izango da. Plazako postuak 8.30etik 13.30era egongo dira zabalik eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patiokoak 9.00etatik 14.00etara.