-Urretxun Bizi Gara harrera eskola Udal ekimena zortzigarren edizioa izango du. Urretxuko eta Urola Garaiko gizartea, historia eta baliabideak ezagutzeko balio du. Uztailaren 30era izena emateko aukera eman dute.

Urretxun Bizi Gararen zortzigarren edizioko saioak irailaren 10etik azaroaren 12ra bitartean izango dira, astearte eta ostiraletan, 9.30etik 12.00etara kultur etxean. Parte har-tzaileek 40 eskola ordu jasoko dituzte, doan. Hitzaldi, txango, bisita eta tailerrak egongo dira. Aurreko edizioetan bezala, teknikariek, eragileek, bizilagunek eta erakundeetako ordezkariek historiaz, gizarteaz, kulturaz, enpleguaz, etxebizitzaz, hezkuntzaz, hizkuntzaz, osasunaz... hitz egingo dute parte hartzaileekin.

Gainera, ikasleek hiru asteko egonaldia egin dezakete elkarte batean, elkar ezagutzea sustatzeko eta harrera eta inklusio prozesuak errazteko.

Urretxun Bizi Gara Urretxuko Udalaren Aniztasun eta Bizikidetza Planaren barruan kokatzen da. Plan horren helburua udalerria osatzen duten kultura eta kolektiboen arteko topagune eta aberaste gune bat eraikitzea da.

Egitasmoak Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa du, herritarren parte hartzeari irekitako lan batzordea da eta gizarte inklusiboa eta diskriminaziorik gabea sortzea bultzatzen du. Urretxun Bizi Gara harrera eskola martxan jarri zenetik, ia 100 bizilagun graduatu dira.

Harrera eskola honetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da. Matrikula doakoa da eta Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegora deituz egin daiteke: 943 038 083. Esan bezala, uztailaren 30a da horretarako azken eguna.

Talde dinamika covid-19aren prebentzio protokoloetara egokituko da, baina aurreko edizioetako edukiak bere osotasunean mantenduko dira.