Zumarraga | Itziar Albisuaren zeramika erakusketa

Gaur da azken eguna: kultur etxeko aretoa 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.30era irekiko dute

04.07.2021 | 00:52
Albisua, txistulari eta dantzariei eskainitako lanekin. Argazkia: A.Z.

zumarraga – Zelai Arizti kultur etxean Itziar Albisua artista zumarragarraren (t)artea(n) zeramika erakusketako lanak ikus daitezke. Erakusketa gaur itxiko da.

Albisuak urte batzuk zeramatzan zeramika lanik egin gabe. "Zeramika munduan, Beasaingo tailerrean eman nituen lehen pausoak. Baina Bergaran lan egiten dut eta deserosoa egiten zitzaidan bertan aritzea. Bergarako tailerraren berri izan nuen eta bertara jo nuen. Hango ikastolako ikasleekin kanpaitxo ba-tzuk egin genituen eta errefusarekin bi pieza egin nituen iazko Emakumeen Egunerako".

Handik egun gutxitara bere ama hil zen. "Martxoaren 8an erakusketa ireki genuen, 12an amatxo hil zen eta handik egun gutxira konfinatu egin gintuzten. Amatxok etxeko lanak jarri zizkidan: pieza txikiak egin nituen nire anai-arrebentzat, oroigarriak. Sobratu zen buztinarekin pieza handiago bat egin nuen: ama, bost anai-arrebok besarkatzen".

Erakusketaren izenburuak pandemiarekin lotura du. "Tarte honetan, zoramen honetan, egin ditudan lanak dira. Gehienok gure barrura begiratu dugu hilabete hauetan. Konfinamenduan talde meditazioa egin dut, online. Meditazio saioen ondoren marrazkiak egin nituen eta marrazki horiekin azulejuak egin ditut".

Kanpaitxoak ere egin ditu. Kanpai txiki horietan hainbat pertsonaia margotu ditu: Legazpiko olagizonak, Iparragirre erraldoia, ezpata dan-tzako dantzariak eta txistulariak, berarekin bizikletan ibiltzen diren lagunak...

Albisuak ikusleek parte hartzea nahi du. Pandemia dela eta, erakusketa aretoan ekitaldirik antolatu ezin denez, jolas moduko bat proposatu die: erakusketan sentitu dutena hitzez eta marrazkiz adierazten dutenek pieza baten zozketan parte hartuko dute.

noticias de noticiasdegipuzkoa