Zumarraga | Nicolas Alustizak Segurako San Joan saria irabazi du

08.06.2021 | 01:41

zumarraga – Nicolas Alustiza zumarragarrak Segurako San Joan Saria proba irabazi zuen larunbatean. Ia minutu erdiko aldea atera zion bigarrenari. Mendiko saria ere Alustizak irabazi zuen. Zumarragako txirrindularia denboraldi bikaina osa-tzen ari da. Dagoeneko lau proba irabazi ditu: Egiakoa, Zegamakoa eta Seguran antolatu diren biak.

noticias de noticiasdegipuzkoa