- IKT On hezkuntza aholkularitzak ikus-entzunezkoen sorkuntzan trebatzeko udalekuak antolatu ditu. Ikasleek bi taldetan banatuta parte hartuko dute: batean LH 4, 5 eta 6koak eta bestean DBH 1 eta 2koak.

Udalekuak euskara hutsean izango dira, ekainaren 28tik uztailaren 30era, 9.00etatik 11.30era, IKT On hezkuntza aholkularitzaren egoitzan (Urretxuko Gernikako Arbola plazan).

Asteka parte hartu daiteke: ekainaren 28tik uztailaren 2ra, uztailaren 5etik 9ra, uztailaren 12tik 16ra, uztailaren 19tik 23ra eta uztailaren 26tik 30era. Horra hor prezioak: aste bat 70 euro, bi aste 130 euro, hiru aste 190 euro, lau aste 240 euro eta bost aste 280 euro.

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 16a baino lehen eman behar dute izena, ikton.eus webgunean.