- Urretxu eta Zumarragako Urola futbol taldeak 2021-2022 denboraldia prestatzeari ekin dio eta futbol eskolan izena emateko epea zabaldu die 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotako neska zein mutilei.

Entrenamenduak ostegun arratsaldetan izango dira: 2012 eta 2013 urteetan jaiotako mutilek 17.00etik 18.15era entrenatuko dute eta neskek eta 2011n jaiotako mutilek 18.15etik 19.30era.

Urolaren futbol eskolan parte hartu nahi dutenek Internet bidez eman behar dute izena, ondorengo helbidean: https://app.cluber.es/clubes/a65c67da3aecc07e561278fadab2c831b050817f/inscripcion.

Bestalde, gaur Zumarragako Argixao estadioko ateak zabalik izango dira futbola ezagutu nahi duten neskentzat. Urolak entrenamendu saio bat egingo du 11.00etatik aurrera 14 urtetik beherako neskekin.