- Egunotan legazpiarrak Santikutz jaiak ospatzen egon beharko lirateke, baina oraindik ez gaude festak ospa-tzeko moduan. Dena den, Udalak eta elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Guztiak segurtasun neurriekin egiten ari dira, noski.

Gaur, Santikutz eguna, lau ekitaldi egongo dira. 9.00etan txistulariek kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan, 12.00etan ezpata dantza dantzatuko dute Euskal Herria plazan, 17.00etan Eriz magoaren saioa egongo da Laubide kalean eta 19.00etan Kukai dantza taldeak Kirol legez/fair play ikuskizuna eskainiko du Haztegi ikastolako patioan.