- Legazpiko Udalak eta elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte datorren asteburuan ospatu beharko liratekeen jaiak ahal den neurrian aurrera eramateko, guztiak segurtasun neurriekin.

Larunbatean, 9.00etan, dultzaineroek kalejira egingo dute. 10.00etan, berriz, haurren marrazki lehiaketa egingo da. Kultur etxean hartu beharko dira ohola eta orriak. Sari banaketa maiatzaren 6an izango da, 19.00etan, kultur etxean. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, Legazpiko erraldoi konpartsaren ikuskizuna egongo da Haztegi ikastolako patioan. 18.00etan hasiko da.

Igandean, 10.00etatik 13.00etara, haurrentzako jolasak egongo dira Laubiden. 18.30ean, Elbereth eta Anker taldeek kontzertua egingo dute Haztegi ikastolako patioan.

Astelehenean, Santikutz egunean, lau ekitaldi egongo dira. 9.00etan txistulariek kalejira egingo dute, 12.00etan ezpata dantza dantzatuko dute Euskal Herria plazan, 17.00etan Eriz magoaren saioa egongo da Laubide kalean eta 19.00etan Kukai taldeak Kirol legez/fair play ikuskizuna eskainiko du Haztegi ikastolako patioan.