- Ikatza elkarteak Legazpi Hiria Estatu mailako 22. argazki lehiaketa antolatu du. Argizaiola lehiaketarako baliagarria izango da.

Estatu espainiarrean bizi diren pertsona guztiek parte har dezakete. Bakoitzak hiru lan aurkez di-tzake gehienez, modalitate bakoi-tzeko. Bi modalitate daude: librea eta manipulaziorik onartzen ez duena. Argazkiak maiatzaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira. Argazkien bidalketa ikatza.net webgunearen bidez egin behar da. Izen-emateak 15 euro balio du.

Modalitate bakoitzeko lau sari banatuko dituzte. Sari banaketa kultur etxean izango da: ekainaren 11n, 19.00etan.