- Apirilean Le Comte Ory opera emango dute Legazpiko kultur etxeko areto nagusian, Musika eta Arte Eszenikoak DVDn zikloaren barne. Lehen zatia datorren asteazkenean emango dute eta bigarrena, berriz, hilaren 21ean. Bi emanaldiak 18.30ean izango dira. Opera komiko honen musika Rossini italiarrak konposatu zuen.