- Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak eta Zabalak bosgarren garaipena lortu zuten asteburuan, eskuz binakako Promozio txapelketan. Bost garaipen eta porrot bat dituzte eta bigarren postuan jarraitzen dute. Zortzi partida falta dira ligaxka amaitzeko. Zabalak eta Erostarbek asteburuan jokatuko dute hurrengo partida, Zubizarreta eta Uriondoren aurka.