- Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak eta Zabalak laugarren garaipena lortu zuten asteburuan, eskuz binakako Promozio txapelketan. Lau garaipen eta porrot bat dituzte eta bigarren postura igo dira. Bederatzi partida falta dira ligaxka amai-tzeko. Zabalak eta Erostarbek larunbatean jokatuko dute hurrengo partida: 17.15ean, Labastidan, Larrazabalen eta Eskirozen aurka. Partida ETB1en emango dute.