- EH Bilduk Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen (EAG) aldeko plataformak legebiltzarrean aurkezpena egitea eskatu du.

Plataforma honen eskaera EAG egunero irekitzea da. Izan ere, koronabirusa iritsi aurretik egunero irekitzen zen. Egun asteburu eta jai egunetan bakarrik irekitzen da. Gainontzeko egunetan larrialdi bat dagoen bakoitzean telefonoz deitu behar da eta arduradunek Beasaingo anbulatoriora edo ospitalera bideratzen dute deia egin duena.

EH Bilduk ere EAG egunero irekitzea nahi du eta duela hilabete batzuk legez besteko proposamena egin zuen Eusko Legebiltzarrean. EAGa egunero irekitzearen aldeko plataforma bat sortu denez, Eusko Legebiltzarreko kideek plataforma osatzen duten herritarren iritzia eta kezkak ezagutzea garrantzitsua dela deritzote. Hori dela eta, abenduaren 31n eskaria erregistratu zuten. Oraindik ez dute erantzunik jaso, baina aurki jaso-tzea espero dute.

Horretaz gain, EH Bildu “oso harrituta” dago EAJren eta PSE-EEren “inplikazio faltarekin”. Ez dute ulertzen Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udal gobernuak izaten ari diren jarrera. Bergara, Elgeta eta Antzuolako alkateek egin zuten bezala, Osasun sailarekin elkartzeko eta honi EAGaren irekiera eskatzeko eskatu diete. Bergarako EAGa berriro ireki dutela gogoratu dute.