Gabon irudien erakusketa Legazpiko kultur etxean

07.01.2021 | 00:44

legazpi – Legazpiko kultur etxeko erakusketa aretoan Gabon irudi lehiaketara aurkeztutako lanak jarri dituzte ikusgai. Erakusketa hau bihar arte egongo da zabalik. Ondoren, urtarrilaren 15ean, Argizaiola argazki lehiaketako lanak jarriko dituzte ikusgai. Erakusketa hori Ikatza argazkilari elkarteak antolatuko du. Legazpiko kultur etxeko erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute, 17.30etik 20.30era.