Amaia Iturriotzek Pello Errota bertso sariketa irabazi du

30.12.2020 | 00:30

urretxu – Amaia Iturriotz urretxuarrak Pello Errotaren omenezko bertso sariketa irabazi du. Bigarren postuan Jon Martin sailkatu da eta bertso onenari dagokion saria Iñigo Izagirrek jaso du. Finala igandean jokatu zen, Asteasuko pilotalekuan. Iturriotz, Martin eta Izagirrerekin batera, Erika Lagoma, Izarne Zelaia eta Unai Mendizabal aritu ziren. Gai jartzailea Maddi Labaka izan zen. Urretxuko bertsolariak txapelketa garrantzitsuak irabazi ditu. Horien artean, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa, Osinalde txapelketa eta Erniarraitz sariketa.