- Legazpiko literatur kluben saioak aste honetan izango dira. Bihar gaztelerazko taldearen txanda izango da. 18.30etik aurrera Mi planta de naranja lima liburuari buruz hitz egingo dute kultur etxeko areto nagusian. Saioa Monica Leivak gidatuko du. Euskarazko taldearen txanda ostegunean izango da. Katixa Agirreren Amek ez dute liburuari buruz hitz egingo dute, ordu eta toki berean. Saioa Miriam Lukik gidatuko du.