Artisauen denda astelehenetik larunbatera irekiko da

03.12.2020 | 01:45

urretxu – Iparragirre 12 Artisauak Urretxuko Iparragirre kaleko denda astelehenetik larunbatera irekiko da, Gabonei begira. Abenduaren 9tik urtarrilaren 5a bitartean, astelehenetik ostiralera 17.00etatik 20.00etara irekiko dute eta larunbatetan 11.00etatik 13.00etara. Abenduaren 24an eta 31n goizez irekiko dute (11.00etatik 13.00etara) eta urtarrilaren 5ean goizez eta arratsaldez. Abenduaren 26an ez da irekiko.