- Urteroko moduan, Legazpiko Arkatza elkarteak Gabon irudi lehiaketa antolatu du herriko Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Sei maila egongo dira, kurtso bakoitzeko bat.

Lanak egiteko edozein material erabili daiteke (margoak, arka-tzak, apaingarriak...), baina erregela erabiltzea debekatua dago.

Lanak kultur etxeko harreran entregatu behar dira, hilaren 17ko 19.00ak baino lehen. Epaimahaia Arkatza elkarteko kideek osatuko dute. Kategoria bakoi-tzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa ekitaldia hilaren 22an izango da: 17.30ean, kultur etxean. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira, kultur etxean.