Ignaziotar Bidearen lehen hiru etapak egiteko aukera

28.07.2020 | 00:15

zumarraga – Aste honetan Ignaziotar Bidearen lehen hiru etapak gida batek lagunduta egiteko aukera egongo da, Ignaziotar Lurraldea egitasmoaren eskutik. Lehen etapa (Loiola-Zumarraga) ostiralean egingo dute, bigarrena (Zumarraga-Arantzazu) larunbatean eta hirugarrena (Arantzazu-Araia) igandean. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 943 722 042 zenbakira deituta edo info@ignaziotarlurraldea.com helbidera mezua bidalita.