Udal langileek banatuko dituzte baserritarren produktuak


04.04.2020 | 01:24
Legazpiko Telleriarte auzoko baserriak. Argazkiak: A.Z.

legazpi –  Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak elikagaiak saltokietatik kanpo saltzea saihestea gomendatu du. Gomendio horrek beraien produktuak etxez-etxe saltzera behartu ditu baserritarrak. Horretarako, protokoloa bete behar da. Baserritarrek protokoloa bete-tzeko zailtasunak dituztenez, Legazpin udal langileek banatuko dituzte beraien produktuak.

Asteroko azokako ohiko postuetako produktuak kontsumitu nahi dituen legazpiarra baserritarrarekin harremanetan jarri behar da erosketa egiteko eta Udala arduratuko da produktuak etxera eramateaz. Horra hor baserritarren zerrenda: Ines Argarate (Makatza baserria, 943 73 40 51), Maria Teresa Madinabeitia (Telleri, 943 730 826), Maite Iturbe (Udana, 627 590 170, ogia), Antonia Murgiondo (943 161 237) eta Berroeta (661 300 296, ogia eta gazta).

Azokako produktuak etxez-etxe banatzeko zerbitzua hilaren 8an, 17an eta 24an eskainiko da. Bestalde, datorren astelehenean zerbitzu hori bera kontsumo taldeetako herritarrei eskainiko zaie.