- Kulturaz Kooperatibak jakinarazi duenez, Revolver musika taldeak hilaren 13an Sanagustin kulturgunean eskaini behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da. Hori dela eta, zuzeneko emanaldi horretarako sarrerak erosita zituzten herritarrei dirua "ahal bezain pronto" itzuliko dietela adierazi dute Kulturazetik.