Azpeitia: 'SO' ikuskizuna maiatzaren 6an estreinatuko dute Azpeitian

Amorante eta Los Sara Fontán musikariek musika, inprobisazioa eta jolasa uztartuko dituzte oholtzan

27.04.2022 | 00:55

Azpeitia – Amorante ezizenarekin ezagutzen den Iban Urizar musikari elgoibartarrak eta Sara Fontán biolinistak eta Edu Pou bateria joleak osatzen duten Los Sara Fontán taldeak musika, inprobisazioa eta jolasa uztartzen dituen SO ikuskizuna eskainiko dute maia-tzaren 6an (21.00etan) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Kulturaz kooperatibatik jakinarazi dutenez, Amorante eta Los Sara Fontán "sormenari, elkar entzuteari, soinu esperimentazioari eta kultur elkarrizketari gonbidapena den Oihartzunak )))((( Resonàncies proiektuaren baitan batu dira" SO ikuskizuna sortzeko. Horretarako "bata eta bestearen soinuak gurutzatu zituzten Azpeitiko Dinamoan, Bergako Konvent kulturgunean eta Manresako Sala Stroikan egindako sormen egonaldietan".

Lan horren emaitza Fira Mediterranea azokan aurkeztu ondoren, maiatzaren 6an ikusi ahalko da estrainekoz Euskal Herrian eta bertaratzeko interesatuek dagoeneko eros ditzakete sarrerak, Kulturaz.eus web gunean.

noticias de noticiasdegipuzkoa