- Azpeitiko Ekoetxeak Planetak, ilargia eta konstelazioak doaneko familia ekintza antolatu du iganderako. Ekimena 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzenduta dago eta parte hartzeko interesa dutenek gaur arte eman dezakete izena 943 812 448 telefono zenbakira dei eginez.

Familia ekintza hau 11.00etatik 12.00etara bitartean egingo da eta bertaratzen direnek "tailer dibertigarri batekin gozatuko dute, espazioarekin, eguzki-sistemarekin, izarrekin eta bidaia-espazialekin lotutako kontzeptuak modu oso praktiko eta dibertigarrian ulertzeko". Gainera, "konstelazioak ezagutuko dituzte eta konstelazio propioa egiteko aukera izango dute".