- Ilunpe pilota elkarteak jakinarazi du laster abiatuko dituela 2022-2023 denboraldia prestatzeko entrenamenduak. Hori dela eta, klubean pilotan jokatzeko gogoa duten herriko neska-mutilek urtarrilean zehar izango dute izena emateko aukera. Horretarako bete beharreko orriak Luba aholkulari-tzan eskuratu ahalko dira.