- Udaleko Gazteria sailak LH3-DBH4 adin tartekoei eta 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako eta parte hartzeko interesatuek datorren igandera arte eman dezakete izena ohiko bideetatik. Eskain-tzaren baitan, programazioa eta robotika lantzeko ikastaroak, bideojokoak diseinatzeko ikastaroak, 3D grafismo marrazketan trebatzeko ikastaroak, marrazketa artistikoa, ilustrazio marrazketa, eskulanen ikastaroa, brikolaje eta artisautza saioak edota kirol ikastaroak izango dira.