Udal Turismo Bulegoa prest da Azpeitia bisitariei erakusteko

Basazabal Jauregiko beheko solairuan kokatuta dago eta asteartetik igandera egongo da irekita

12.07.2021 | 00:40

Azpeitia – Uda garaia iritsita, gero eta nabariagoa da turista eta bisitarien presentzia Azpeitian eta horregatik Udal Turismo Bulegoa martxan da berriro, beti ere, "turista zein bisitariek Azpeitia ezagutzeko, ikusteko eta bizitzeko dituzten eskaintzen berri jasotzeko".

Azken urteotan bezala, Azpeitiko Udal Turismo Bulegoa Basazabal Jauregiko beheko solairuan kokatuta dago.

Ekipamenduaren ordutegiari dagokionez, Udaletik jakinarazi dute "asteartetik larunbatera, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara" izango dela irekita "eta igande eta jai egunetan 11.00etatik 14.00etara".

noticias de noticiasdegipuzkoa