Azkoitia | 'Hika bertso saio komentatua' izango da gaur Elkargunean

07.07.2021 | 01:12

Azkoitia – Elkarguneak Udaleko Euskara zerbitzuak hitanoa berreskuratzeko abian jarritako egitasmoaren baitan antolatutako Hika bertso saio komentatua hartuko du gaur (19.00etan), Eli Pagola eta Andoni Egaña bertsolarien partaidetzarekin (gai-jar-tzaile Imanol Artola Felix arituko da). Bertso saioaz gain, hitanoaren inguruko mahai-ingurua egingo da. Eneritz Artetxe bertsolariak moderatuta, Eli Pagolak, Andoni Egañak, Imanol Artolak eta Xabier Eizagirrek hartuko dute parte solasaldian. Amaieran, Jon Custodio hika logotipo lehiaketaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du ekitaldian.

noticias de noticiasdegipuzkoa